EUSKABERREN PARTE HARTU NAHI DUZU?

Baserritarrek zenbait baldintza bete behar dituzte.

Behar-beharrezkoa da ziurtagiri Ekologikoa edo Eusko Label ziurtagiria izatea.
  • Ustiategiak Euskadin egon behar du.
  • Lursaila izatea: oilo bakoitzak 4 m2ko belazea behar du, eta beraz, 25.000 m2 inguruko lursaila behar da.
  • Nolabaiteko inbertsioa egin behar da nabe txiki bat eta beharrezko ekipamendua eraikitzeko: errutegiak, uraskak, jantokiak, kotak eta abar.
  • Ekoizleak abeltzain-bokazioa izan behar du. Ustiategi horiek zaintzeko hiru ordu eta erdi eta lau ordu artean bakarrik behar dira egunean, baina animaliekin gauzatzen diren jarduera guztietan bezala, konstantzia eta dedikazioa behar dira urteko egun guztietan. Gainera, ziurtagiri bakoitzak bere ezaugarriak ditu.

EUSKO LABEL ZIURTAGIRIA

Gehienez ere 6.000 oilo ustiategi bakoitzeko. Zortzi oilo oilategiko metro koadro bakoitzeko.
Elikadura: lehen mailako kalitatea duten zerealetan oinarritua, %50 artoa.


ZIURTAGIRI EKOLOGIKOA

Gehienez ere 3.000 oilo nabe bakoitzeko. Sei oilo oilategiko metro koadro erabilgarri bakoitzeko.
Elikadura: ziurtagiri ekologikoa izan behar du.

Baldintzak betetzen badituzu eta Euskaberren parte izan nahi baduzu, bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan:
Please fill the required field.
Please fill the required field.
Please fill the required field.
Please fill the required field.
Please fill the required field.
© Euskaber Todos los derechos reservados.