EUSKO LABEL ARRAUTZAK


GURE ONTZIAK
Gure ontziek dagozkien zigiluak izaten dituzte eta dozen erdi nahiz hamarreko unitateak ditugu. Eusko Label arrautzen kasuan, ostalaritza-zerbitzuetarako batez ere, hamabost dozenako kaxak dauzkagu.
EUSKADIKO ARRAUTZA BEREZIAK
"Eusko Label, goi-mailako kalitatea"
Eusko Label Arrautzak gure baserritarrek ongizate goreneko baldintzetan hazitako oiloetan du jatorria, oiloak hazteko aire zabalean oinarritutako sistema bat erabiltzen bait dute.
Elikadura egokiak kalitate oneko produktua bermatzen du. Horregatik, gure oiloen dieta zerealetan oinarritzen da, % 50 baino gehiago artoa izanik. Horri, kalitatearen kontrola, trazabilitatea eta banaketa-berehalakotasuna gehituz gero, arrautza osasuntsuak, naturalak eta kolore hori bizikoak lortzen ditugu, zapore eta ezaugarri handiagokoak.
KONTROLA HASIERATIK AMAIERARA
Euskaberrek Sailkapen Zentro moderno bat du Zaldibian, eta bertan, askatasunean bizi diren oiloen arrautzak bakarrik ontziratzen dira: landakoak eta ekologikoak. Gure lehentasuna Kalitate eta Jatorri Ziurtagiriak dituzten arrautzekin lan egitea da, osasun-berme onenak izango dituztenak.
Kalitatea lortzeko, ekoizpen-prozesua behar bezala kontrolatu behar da hasieratik amaierara. Guk bikaintasuna bilatzen dugu gure produktuen eta zerbitzuen kalitateari dagokionez. Badakigu zer egin behar dugun horretarako. Oiloak hazteko modua da gakoa. Horien eremua eta elikadura zaintzea ezinbesteko baldintza da. Euskaberreko baserritarrek horrela egiten dugu.
Badakizu zer esan nahi duen arrautza-oskolean agertzen den zenbakiko kodeak?

1
Lehen zifra:
Oiloak hazteko modua
0) Arrautza ekologikoak
1) Basa-oiloak
2) Lurrean hazitako oiloak
3) Kaiolatan hazitako oiloak
ES
Hurrengo bi hizkiak:
Ekoizpenaren estatu kidea
20
Hurrengo digituak:
Probintzia
04913
Gainerako digituak:
Ekoizpen-baserria
NUESTROS BASERRITARRAS
ARRAUTZA ZEIN BASERRITATIK DATORREN JAKIN NAHI DUZU?
Erosi duzun arrautza zein baserritatik datorren jakin nahi baduzu, arrautza-oskolean agertzen den kodea sartu besterik ez duzu egin behar.

Sartu identifikazio-kodea