ERREZETAK

Lekak ziza hori eta Euskaber arrautzekin

Lekak ziza hori eta Euskaber arrautzekin

EGUN ON ! 

Gaurkoan ere errezeta eder batekin gatoz!

OSAGAIAK: (4 pertsona)

  • Lekak ( 500gr)
  • Arrautz 1 pertsonako
  • Baratzuri 1
  • Tipulina

Gurin-intxaurra zartagian jarriz hasiko gara, bertan tipulina eta baratzuria erantsiko dizkiogu. Kolore piska bat hartzen hasten direnean, ziza horiak gehituko dizkiogu, eta hau zartagian su motelean denbora piska bat utziko dugu.

Aparteko kazola batean, ura ipiniko dugu eta lekak egosten jarriko ditugu (norberaren gustura moztuta).  3-4 minutuz utziko ditugu egosten su handian. Lekak prest dauden momentuan, ura ondo kenduko diegu eta jarraian ziza horiak dauden zartagira pasatuko ditugu.

Dena ondo nahastuko dugu eta leka ondo eginda dagoela frogatzen dugunean, platerera aterako ditugu.

Errezetari amaiera ona emateko, Euskaberreko arrautza bat hartuko dugu, gorringoa zuringotik bananduko dugu eta gorringoa leken gainean utziko dugu.

Dena nahasi eta gozatzera!

ON EGIN !!

© Euskaber Todos los derechos reservados.