ERREZETAK

Garaiko ilarrak Euskaberreko gorringoarekin

Garaiko ilarrak Euskaberreko gorringoarekin

Kaixo Kaixo !!!

Gaurkoan ere, @amataberna ko Jabiren eskutik errezeta zoragarri bat ekartzen dizuegu

OSAGAIAK:

  • Euskaber arrautzen 2 gorringo
  • 400-500gr ilar
  • Batzuri 1
  • Hirugiharra (tipulinaren kantitate berdina)
  • Tipulin 1
  • Menta hosto batzuk
  • Oliba olioa

     

    Lehenik zartagi batean olioa berotzen jarriko dugu eta kazuela bat ur dezenterekin, gatz pixka bat botako diogu eta irakin arte zai egongo gara, behin irakinda, ilarrak botako ditugu eta minutu erdiz gutxi gora behera utziko ditugu (eginda daudela jakiteko, probatzen joango gara).

    Tipulina eta baratzuria hartu eta ahali eta finenean moztuko ditugu, aldiz hirugiharra, norberaren gustura moztuko dugu.

    Iragazki batetik pasatuko ditugu ilarrak bertan daukaten ura kentzeko. Beste zartagian, aurrez moztutako tipulina, baratzuria eta hirugiharra ipiniko ditugu, bertan oliba olioa botaz. Hirugiharra bere saltsa botatzen hasten denean, ilarrak gehituko ditugu.

    Gatz piska bat gehitu eta orain dator puntu garrantzitsuena, gainean nahi adina Euskaberreko arrautzen gorringoak bota, horrek emango dio zapore berezi hori.

    Eta orain baiii… ON EGIN !!
© Euskaber Todos los derechos reservados.