ERREZETAK

Onddo eta sagar tortilla

Onddo eta sagar tortila

Kaixo lagun !

Gaurkoan errezeta oso erraz eta goxo batekin gatoz, beti bezala Jabi ren eskutik, @amataberna 

   OSAGAIAK:

  • Sagar 1
  • Arrautzak
  • Patata
  • Ondoak
  • Tipulin 1

Lehenengo, patatak txikitu eta egosi, ondoren, berdina egingo dugu sagarrarekin, patataren neurri berdinean moztu eta biak nahastuz zartagian pasatuko ditugu (denbora gutxiz ) gurina, gatza eta piperbeltza botako diogu, norberaren gustura.

Patata eta sagarra prest daudenean, tipulina hartu eta ahalik eta finenean mozten saiatuko gara, ondoren, ondoak hartu eta norberaren gustura ebakiko ditugu.

Behin ondoak eta tipulina moztuta dagoenean, gainontzeko osagaiekin nahasiko dugu eta berriz ere zartagian pasatuko ditugu dena batera, masa antzeko baten itxura lortu arte.

Euskaberreko dozena erdi arrautza hartuko ditugu, eta arrautzak gehitzen joango gara aurretik egin dugun nahasketari, azkenik gatza eta piperbeltza gustura botako diogu.

   On egin guztioi !!!

© Euskaber Todos los derechos reservados.