BALIOAK

Askatasunean bizi diren oiloak hazten eta zaintzen dituzten baserritar talde bat gara. Gure bezeroei arrautza onenak eskaintzeko helburuarekin sortu genuen Euskaber, osasunaren eta ahosabai zorrotzenen ikuspuntutik.

Horretarako, elkarrekin lan egiten dugu prozesuaren hasieratik amaierara, kudeaketa, sailkapena, ontziratzea eta merkaturatzea barne hartuz. Gizarte-proiektu bat da, eta bertan, balioak, ahaleginak, onurak, eta nola ez, oiloak partekatzen ditugu.

Image
Image

Gure oiloekin batera, landan bizitzeko pribilegioaz gozatzen dugu, landa-garapen eta mantenua modu artisau eta jasangarria eginez. Guk horretan sinesten dugu.

Tradizioarekiko errespetua eta nekazaritzako elikagaien babesa dira, sormenarekin eta berrikuntzarekin batera, ustiapenen lehiakortasuna eta errentagarritasuna lortzeko bitartekorik onena.

PRODUKTUAK

Alt Text

EUSKO LABEL

Goxoak eta zaporetsuak. Meritua oiloena da. Oiloak zerealekin eta artoarekin elikatzen ditugu eta baserrietako belazeetan aire zabalean bizi daitezela uzten diegu, eta oiloek asko eskertzen dute hori. Zenbat eta osasuntsuagoak eta alaiagoak, orduan eta arrautza hobeak.
— informazio gehiago
Alt Text

EKOLOGIKOAK

Gozoak eta osasuntsuak. Oiloei bizitza egokia eskaintzea da giltza. Arrautza ekologikoak ale ekologikoz elikatzen diren eta askatasunean bizi diren oiloetatik datoz. Horien kalitateak arrautzaren zaporean eragiten du. Hor dago desberdintasuna.
— informazio gehiago
Alt Text

ANDA

ANDA marka basa-oiloen arrautzek eta arrautza ekologikoek osatzen dute, eta bizi-baldintzak eta produkzioak animalien babesaren arloan legeriak ezarritako gutxienekoak gainditzen dituzte. Gainera, ingurumen-neurriak barnean hartu eta landa-eremua garatzearen aldeko apustu irmoa egiten du.
— informazio gehiago

GURE BASERRITARRAK

© Euskaber Todos los derechos reservados.