Albisteak

ERREKRIAKO LEHEN ABELETXEA EUSKADIN

ERREKRIAKO LEHEN ABELETXEA EUSKADIN

Kaixo denoi !

Seguro gogoratuko zaretela albiste garrantzitsu honetaz !

"Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarekin batera, Euskaber hazkuntza-etxaldea inauguratu du, gaur goizean, Euskadiko lehen hazkuntza-etxaldea. Bertan, adierazi du Euskadik nekazaritza-eredu jasangarriago baterantz aurrera egitearen alde egiten duela, landa-eremua zainduz eta jarduera ekonomikoa sustatuz, Basque Green Deal euskal itun berdearen bidez.

Tokiko nekazaritza elikadura-ekoizpen jasangarria eta kalitatezkoa bermatzeko bidea da; giza garapen jasangarriaren ereduarekin bat egiten duen nekazaritza: enplegua sortzen du eta ingurumena babesten laguntzen du. Ildo horretan, lehendakariak azpimarratu du ingurune naturalari eustea eta klima-aldaketaren aurkako borroka ezin direla ulertu euskal lehen sektore sendo eta berritzailerik gabe, aberastasuna eta enplegua sortzen baititu. Hala, adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela Euskadi Europako hegoaldeko Bioekonomiaren erreferente gisa eta nekazaritza ekologikoaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren eredu gisa kokatzea."

 

© Euskaber Todos los derechos reservados.