Balioak

Askatasunean bizi diren oiloak hazten eta zaintzen dituzten baserritarren talde bat gara. Gure bezeroei arrautza onenak eskaintzeko helburuarekin sortu genuen Euskaber, osasunaren eta ahosabai zorrotzenen ikuspuntutik.
Horretarako, elkarrekin lan egiten dugu prozesuaren hasieratik amaierara, kudeaketa, sailkapena, ontziratzea eta merkaturatzea barne hartuz. Gizarte-proiektu bat da, eta bertan, balioak, ahaleginak, onurak, eta nola ez, oiloak partekatzen ditugu.

Gure oiloekin batera, soroan bizitzearen pribilegioaz gozatzen dugu, haren ahalik eta mantentze eta garapen artisauenean lagunduz. Lortu nahi dugun iraunkortasuna murrizten ez duen jarduera errentagarri bat gauzatzen dugu. Guk horretan sinesten dugu.
Tradizioarekiko errespetua eta nekazaritzako elikagaien babesa dira, sormenarekin eta berrikuntzarekin batera, ustiapenen lehiakortasuna eta errentagarritasuna lortzeko bitartekorik onena.
Ikusi gure bideo korporatiboa