Albisteak

Zure amona hunkituko duen oparia

17-07-2020

Amona duenak altxor bat dauka. Izan ere, bat izateko zortea izan baduzu, ziur gogoratzen dituzula berarekin bizi izandako une guztiak, besarkadak eta musuak, ematen zizkizun apetak, sukaldeko elkarrizketak, txikitako istorioak kontatuz, zure aitona ezagutu zuenekoak…

Baina, batez ere, gogoan izango duzu bere etxean sartu eta zuzenean sukaldera joaten zinenean lapikoa altxatzera. Eta gogoan duzu usain hori, bere otordu bakoitzaren zaporea, eta nola behin eta mila aldiz errepikatzen zenuen "amonak egiten duena bezalakoa, bat ere ez", ezta?

Eta hala da. Haiei esker ezagutu dugu benetako arrautzen zaporea. Eta haiei eta haien etxeko marken aldeko apustuari esker, Euskaberren aldeko apustuari esker, gure ingurunea zaintzea eta hemengo produktuen funtsa eta aberastasuna mantentzea lortu dugu.

Orain eskertzeko unea iritsi da, ezta? Hori egiteko modurik onena uztailaren 26an ospatzen den Amonaren Egunean bihotza hunkituko dien oparitxo bat egitea da. Zuk egindako lore bat Euskaberren kutxarekin. Animatzen zara? Oso erraza da. Goazen!

  • Hartu Euskaber arrautza kaxa bat.
  • Moztu kartoia arrautzak kokatuta egoten diren lekutik. (Edalontzi moduko batzuk lortuko dituzu).
  • Goitik behera 5 ala 6 aldiz moztu. (Kontuz, basea ez moztu).
  • Poliki poliki iskinak borobildu...
  • Lore bat ageri da! Orain nahi duzun koloreez pintatu eta sorta ederra osa dezakezu.                                      

Prest daukazunean, ez ahaztu zure loreak #Amonareneguna eta #EuskaberLoreak hashtagekin etiketatzea, zein polita geratu zaizun ikus dezagun.