Albisteak

TEMPERATURA BAXUAN EGINIKO ARRAUTZA

27-11-2020 Euskaber

Jakin nahi al duzue nola prestatzen ditugun temperatura baxuan egiten ditugun arrautzak?

 
Jabi @amataberna ko gure lagunak ederki azaldu du ONDA VASCAko Arratsalde Pasa programan. Astelehenetan 16:40etan
 
**PROGRAMA OSOA HEMEN**
 
Behar ditugun osagaiak:
  • Arrautzak
  • 1 KG Patata
  • 200gr nata likidoa
Kazuela handi bat hartu, ura irakiten jarri eta gatza bota. Irakiten hasten denan, arrautzak bertara sartu oskol eta guzti, eta segituan sua itzali. 10-13 minutuan izan kazuela hori, su “itzaliaren” gainean... eta listo!!
 
Horrelako errez egiten ditugu guk temperatura baxuko arrautzak etxean.
 
Egosketa puntu zehatza aurkitzeko trikimailutxo bat:
 
Arrautzak temperatura baxuan egiten dituzuen lehen aldian, 4 edo 5 arrautza erabili. 9 minutu pasatzen direnean atera arrautza bat, eta ikusi ea egosketa puntua gustoko duzun. Hurrengo arrautza 10 minutu pasatzean atera…eta horrela, gustokoen duzun egosketa puntura iritsi arte.
 
Egun honetatik aurrera egiten dituzun temperatura baxuko arrautza guztiak ezin hobe irtengo zaizkizu!
 
Arrautzari lagunduko dion produktu bat gomendatzen dizuegu, patata purea.
 
KG 1 patata egosi eta erabili dugun ur hori gorde. Purea egiteko, gorde dugun ur hortatik 300ml eta 200 gr nata likido beharko ditugu. Osagai guztiak bol batera bota eta dena nahastu irabiagailuarekin.
 

Gure plateraren osagai guztiak prest ditugu. On egin!!