Albisteak

PATATAK ERRIOXAR ERARA AURRAUTZA FRIJITUAREKIN

22-04-2021 Euskaber

 Kaixo guztioi!

Gaurkoan ere @amatabernako Jabiren errezeta batekin gatoz.
 
**SAIO OSOA HEMEN**
 
Behar ditugun osagaiak:
  • Patatak
  • Txorizoa, pixka bat gozoa izatea komeni da, pikante gustua ondoren botako diogu
  • Piper gorria
  • Piper berdea
  • Baratxuria
  • Tipula
  • Txorizero pulpa
  • Ardo txuria
  • Ozpina
  • Olioa
  • Gatza
  • Arrautzak
 
Hastera goaz!
 
Dadotxo batzuetan moztuko ditugu piperrak eta tipula. Patata ”puskatu” egingo dugu, honek saltsa loditzea eragingo dio, eta txorizoa xerretan.
 
Kazuela bat hartuko dugu eta olioarekin base guztia estaliko dugu. Sutan jarri eta moztu ditugun osagai guztiak batera botako ditugu bertara. Txorizoa, duen koipea askatzen joango da eta honek patatari zapore eta kolorea emango die. 5 minutu inguru izango ditugu su bizian.
 
Tipulak koloretxoa hartzen duenean txorizo pulpa botako diogu pikante puntua emateko. Nahiago baduzu, piperrauts pixka bat bota diezaiokezu, gehien gustatzen zaigun pikantea. Beste minutu batez izan eta ondoren ardo txuri basotxo bat botako diogu. Ardo txuri hori loditzen hasiko da.
 
Patatak egosteko ura gehitu eta 20 minutuz sutan utzi.
 
Azken ukitua, baratxuria xaflatan moztu eta refrito bat egingo dugu. Baratxuria kolorea hartzen hasten denean, ozpin txorrotara bat bota patatak ditugun kazuelara eta segituan bota refritoa. Honek patatei zapore desberdin eta gozo bat emango die.
 
Azkenik, arrautzak frijituko dugu.
 
Platera mahaira ateratzeko momentuan, lehenik patatak jarri eta honen gainean, azken ukitua ematen, arrautza frijitua.
 
On egin guztioi!!