Albisteak

ARRAUTZA FRIJITUA PIL PILEAN

18-02-2021 Euskaber

Errezeta berri batekin gatoz gaurkoan @amataberna ko gure Jabiren eskutik. Astelehenetan ONDA VASCAko Arratsalde Pasa programan entzun dezakezue.
 
 
**PROGRAMA OSOA HEMEN**
 
 ARRAUTZA FREJITUAK PIL PIL-AREKIN
Behar ditugun osagaiak:
  • Arrautzak
  • Bakailu gatzgabetuzati bat
  • Oliba olioa
  • Ekilore olioa
 
Kazuela bat hartu eta bakailu zatia bertan sartu. Oliba eta ekilore olioak kantitate berdinetan nahastu eta bakailua tapatu harte bota. Sua topera piztu eta gozo gozo mugitu kazuela bakailu zatia kazuela ipurdian erantsi ez dadin.
 
Olioa berotua dagoenean eta burbuilak ateratzen hasten denean kazuela sutik atera eta 10-15 minutu utzi bakailua konfitatu dadin, honela, berak duen koipea askatuko du.
 
Bakailu zatia konfitatua dagoenean kazuelatik atera eta geratzen zaigun olio eta koipea ligatu behar ditugu. Honetarako, kazuela berri bat hartu eta gutxinaka olioa botatzen joango gara, olioaren kantitate txiki bat gorde, ondoren beharko dugu ete. Oso garrantzitsua, momento oro kazuela mugitzen egon behar da, honela pil pil-a lortuko dugu.
 
Azken pausua. Gorde dugun olio kantitate txiki horrekin aurrautza frejituko dugu.
 
Gure gaurko errezeta prest dugu!
 
Plateratzerako orduan, lehenik arrautza jarriko dugu eta ondoren hau pil pil-arekin tapatuko dugu. Azkenik, gatz piskat bat eta nahi bada, erabili dugun bakailu zatia ere gehitu dezakegu.
 

On egin!!