Albisteak

ANDA Arrautzak

11-09-2019 Admin

Kaixo denoi!
 
Gure lehenengo postean gure altxorrik preziatuenari buruz hitz egingo dugu, Euskal Baserriko Arrautzak, landakoak zein ekologikoak.
 
Aurtengo berrikuntzarik handiena ANDA zigilua izan da. Euskaber osatzen duten baserritarrek lortu duten zigilu bat da. Zigilu hau, “Asociación Nacional para la Defensa de los Animales” asoziaziorena da. Zigilu honek oiloen ongizatea, iraunkortasuna, biodibertsitatea eta familia nekazaritza aldarrikatzen ditu.
 
Oiloak izan dezaken bizi mailarik altuenetarikoa bermatzen dugu. Ahalik eta ondoen zaintzen ditugulako eskaintzen dizkigute beraien onena, arrautzarik goxoena, Euskal Baserriko Arrautza. Euskal Herriko ingurumena errespetatzen dugu ahalik ta kutsadura minimoarekin, eta bertako produktua eskaintzen diogu bezeroari, freskoena.

 

Euskaberreko balore eta filosofiarekin bat dator zigilu hau.