Eusko label arrautzak



Gure ontziak
Gure ontziek dagozkien zigiluak izaten dituzte eta seiko nahiz hamarreko unitateak ditugu. Eusko Label arrautzen kasuan ontzi handiagoak ditugu, ostalaritza-zerbitzuetarako batez ere.
Euskadiko Arrautza Bereziak
"Eusko Label, goi-mailako kalitatea"
Euskal Baserriko Eusko Label Arrautzak gure baserritarrek ongizate goreneko baldintzetan hazitako oiloetan du jatorria, horiek aire zabalean hazteko sistema bat erabiltzen baitute oiloak hazteko.
Elikadura egokiak kalitate oneko produktua bermatzen du. Horregatik, gure oilo erruleen dieta zerealetan oinarritzen da, % 50 baino gehiago artoa. Horri kalitatearen kontrola, trazabilitatea eta banaketa-berehalakotasuna gehituz gero, arrautza osasuntsuak, naturalak eta kolore hori bizikoak lortzen ditugu, zapore eta ezaugarri handiagokoak.
Kontrola hasieratik amaierara
Euskaberrek Sailkapen Zentro moderno bat du Zaldibian, eta bertan, askatasunean bizi diren oiloen arrautzak bakarrik prozesatzen dira: landakoak eta ekologikoak. Gure lehentasuna Kalitate eta Jatorri Ziurtagiriak dituzten arrautzekin lan egitea da, osasun-berme onenak izango dituztenak.
Kalitatea lortzeko, ekoizpen-prozesua behar bezala kontrolatu behar da hasieratik amaierara. Guk bikaintasuna bilatzen dugu gure produktuen eta zerbitzuen kalitateari dagokionez. Badakigu zer egin behar dugun horretarako. Oiloak hazteko modua da gakoa. Horien eremua eta elikadura zaintzea ezinbesteko baldintza da. Euskaberreko baserritarrek horrela egiten dugu.
Ahosabaiek gozatu eta osasunak asko eskertuko dizu.