Arrautza ekologikoak

Gure ontziak

Gure ontziek dagozkien zigiluak izaten dituzte. Arrautza Ekologikoen kasuan, sei unitateko ontzi bakarra dugu.

Euskadiko Arrautza Bereziak

"Gure baserritarrek badakite nola zaindu beren oiloak. Emaitza: kalitate bikaineko arrautza"

Gure produktuen artean arrautza ekologikoak ditugu, mimo handiz ekoitziak, produkturik osasuntsuena bilatzen duten eta iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin konprometituta dauden pertsonentzat.

Elikadura ekologikoa eta orekatua izatea eta baserri bakoitzeko oilo-kopuru mugatzea arrautza bikaina lortzeko ezinbesteko ezaugarrietako batzuk dira.

Kontrola hasieratik amaierara

Euskaberrek Sailkapen Zentro moderno bat du Zaldibian, eta bertan, askatasunean bizi diren oiloen arrautzak bakarrik prozesatzen dira: landakoak eta ekologikoak. Gure lehentasuna Kalitate eta Jatorri Ziurtagiriak dituzten arrautzekin lan egitea da, osasun-berme onenak izango dituztenak.

Kalitatea lortzeko, ekoizpen-prozesua behar bezala kontrolatu behar da hasieratik amaierara. Guk bikaintasuna bilatzen dugu gure produktuen eta zerbitzuen kalitateari dagokionez.

Badakigu zer egin behar dugun horretarako. Oiloak hazteko modua da gakoa. Horien eremua eta elikadura zaintzea ezinbesteko baldintza da. Euskaberreko baserritarrek horrela egiten dugu.

Ahosabaiek gozatu eta osasunak asko eskertuko dizu.