Baserritarrak
Tradizioa, bizi-eskola, sormena eta sen ona fusionatuz, erraz lekualdatu daitekeen eta ustiapen berrien ekoizpen-bideragarritasuna bermatzen duen lan egiteko eredu bat diseinatu dugu.
Bezeroei kalitate oneko produktua eta zerbitzua eskaintzea da gure kezka nagusia. Horretarako, Euskaberren etengabeko ikaskuntza hobesten dugu hobekuntzarako bide gisa, baserritarrak prestatuz eta hobekuntzetan sakonduz.
Lan-eredua diseinatzeko orduan zenbait ikuspegiri eman zaie lehentasuna, hala nola, baserritarraren bizi-kalitateari, animaliaren ongizateari, ingurumenarekiko errespetuari, lege-arauen betetze arduratsuari, oiloen osasun-prebentzioari, eta batez ere, produktuaren osasun-bermeari.
Asko dira gure ereduaren aldeko apustua egin duten baserritarrak, ezagutu itzazu. Zure bizi-proiektua Euskaberren eta Euskaberrekin garatu nahi baduzu, ateak irekiko dizkizugu.
Informatu zaitez naturarekin eta haren balioekin harmonian nola bizi zaiztezkeen jakiteko.