Goxoak eta zaporetsuak. Meritua oiloena da. Oiloak zerealekin eta artoarekin elikatzen ditugu eta baserrietako belazeetan aire zabalean bizi daitezela uzten diegu, eta oiloek asko eskertzen dute hori. Zenbat eta osasuntsuagoak eta alaiagoak, orduan eta arrautza hobeak.
Gozoak eta osasuntsuak. Oiloei bizitza egokia eskaintzea da giltza. Arrautza ekologikoak ale ekologikoz elikatzen diren eta askatasunean bizi diren oiloetatik datoz. Horien kalitateak arrautzaren zaporean eragiten du. Hor dago desberdintasuna.
ANDA marka basa-oiloen arrautzek eta arrautza ekologikoek osatzen dute, eta bizi-baldintzak eta produkzioak animalien babesaren arloan legeriak ezarritako gutxienekoak gainditzen dituzte. Gainera, ingurumen-neurriak barnean hartu eta landa-eremua garatzearen aldeko apustu irmoa egiten du.
Zure bizi-proiektua Euskaberren eta Euskaberrekin garatu nahi baduzu, ateak irekiko dizkizugu. Naturarekin eta haren balioekin harmonian bizitzea animatzen zaitugu.